Zer da?


Animaliak bi multzotan sailkatzen dira: bizkarrezurra dutenak (ornodunak) eta ez dutenak (ornogabeak).
Ornodunak azalaren arabera sailkatzen dira. Ilez osatuta daudenak ugaztunak dira, lumaz osatuta, ordea, hegaztiak eta eskataz osatuta daudenak bi motatakoak daude: arrainak (eskatak soldatu gabeak dituena) eta narrastiak (azalari soldatuak dituena). Gero azal gorria dutenak daude, anfibioak.
Guztiak arrautza bidez egiten dute ugalketa, ugaztunak izan ezik, ugaztunen umeak tripan egoten dira, boltsa batean, eta gero irten egite dira arrautzarik behar gabe.

Ornogabeak bi taldetan sailkatzen dira: hankarik ez dutenak eta azala gogorra dutenak, hanka artikulatuak.
Hankarik ez dutenak, maskorra dutenekin eta ez dutenekin sailkatzen dira. Maskorrik ez dutenak, eraztunez osatuak anelidoak deitzen dira eta garroak dituztenak moluskuak (soinberak). Gero maskorra dutenak bakarrik daude, osoa edo bitan banatutako animaliak eta horiek ere moluskua deitzen dira.
Azala gogorra dutenak ,berriz, lau multzotan banatzen dira: hiru hanka pare dutenak intsektuak, lau hanka pare araknidoak, bost hanka pare krustazeoak (oskoldunak) eta hanka ugari dutenak miriapodoak.
Guztiak egiten dute ugalketa arrautza bidez, moluskuak izan ezik, beraiek arrautza edo larba bidez egiten dute.


Untxia ugaztuna da, hau da, ornoduna da eta ilez osatua dago.
Umeak tripan, boltsa batean, edukitzen ditu eta gero irten egiten dira, arrautza behar izan gabe.
Untxia edo untxi arrunta (Oryctolagus cuniculus) Europako untxia da, Oryctolagus generoko espezie bakarra. Izena greziarretik dator, ὀρυκτό (lurrera atera) eta lagos (erbi) hitzetatik ostua.